Eskerrak, Karmen Jaietako omenduen eta antolatzaileen partetik

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko uztailaren 21a

Pepi Arrozpide, Jon Oñate, Jon Loran, Miren Lizeaga eta Miguel Lujanbio zena omendu zituzten pasa den Karmen egunean, hilaren 16an, Hernaniko Kaxkoan. Eta eskerrak eman nahi izan dizkiote omenduek, Kaxko Elkarteari, ondorengo mezuarekin: «Karmengo Jaian omenduok gure esker ona adierazi nahi diogu Kaxko Elkarteari, eman diguten errekonozimenduagatik».

Era berean, bere esker ona adierazi nahi izan du Kaxko Elkarteak berak, kasu honetan festak antolatzen lagundu duten boluntarioei zuzenduta: «Haiek guztiek egiten duten lana gabe, ezinezkoa izango litzakete Karmen Jaiak aurrera ateratzea. Beraz, eskerrik asko guztiei, bihotz-bihotzez».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!