Zita berbera, urtebete helduago

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko uztailaren 17a

Hernaniko EPOko 1965eko promozioko ikasle ohiak, Suharrin.

Ekainean bildu ziren beste behin, urteroko zitari eutsiz, Hernaniko EPOko 1965eko promozioko ikasle ohiak. Galarretako Suharri jatetxean egin zuten bazkaria, oraingoan ere Eusebio Muñoa irakaslea lagun zutela, orduko bizipenak eta pasadizoak gogoratuz, kontu kontari. Ohitura onak galdu behar ez direla eta, urtetako bideari segida emango diote, eta ziurtatu dute datorren urtean ere elkartuko direla.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!