Sega eta lehiaketa batuko dira igandean Hernanin, Jauregi bailarako Ixtubegi belardian; izan ere, Euskadiko sega txapelketa jokatuko da bertan, eguerdiko 12:00etan. Pasa den ekainaren 7an jokatu zen bertan, hain zuzen, Gipuzkoako XVIII. sega sail txapelketa, zeinetan Julen Gabirondo urnietarra gailendu zen.
Jauregira bueltatuko da igandean Gabirondo, Euskadikoa irabazteko helburuarekin. Beste bi segalari ere izango dira bertan, Gipuzkoako sega sail txapelketa ere jokatu zutenak: Oier Urkola eta Mikel Lizartza (bigarren Gipuzkoako sega sail txapelketan).
Igandean, beraz, punta-puntako hiru segalariak norgehiagokan ariko dira, eta denbora tarte jakin batean belar kilo gehien ebakitzea lortzen duena gailenduko da, eta beraz, Euskadiko txapela lortuko du.