Josetxo Mendiaren hitzaldia gaur, Iruña-Veleiaren erakusketarekin batera

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko uztailaren 16a

Hitzaldia emango du gaur Josetxo Mendiak Biteriko erakusketa gelan, 18:30etan. Iruña-Veleiako auzia une honetan nola dagoen emango du aditzera. Bestalde, gela berean ikusgai dago 'Iruña-Veleia, 20 urte argirik gabe' erakusketa, uztailaren 24ra arte. Hernani Errotzenek antolatu ditu biak, «indusketaren historiaren eta grafitoen jatorrizko kopien bidez, 20 urte hauetan gertatutakoa» kontatzeko.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!