Izenematea zabalik, San Inazio eguneko bazkarian lekua erreserbatzeko

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko uztailaren 16a

Urtero bezala, San Inazio eguna ospatuko da Santa Barbaran uztailari amaiera borobila emateko (hilaren 31n). Eta bazkaria egingo da 14:30etan Elutxetan, ondorengo menuarekin: frituak, entsalada mistoa, bakailu tortilla, saiheskia patatekin, postreak momentuan aukeratzeko, edaria eta kafea. Guztira 35 euro ordaindu beharko da pertsonako, eta lekua erreserbatu behar da. Horretarako aukera zabaldu dute jada, 634 47 52 32 telefonora deituta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!