Bikain agurtu zuten ikasturtea Hernaniko gimnastek, pasa den ekaineko lehenengo asteburuan: Bizkaian izan ziren Hernani Gimnasia Klubeko kideak, Portugaleten eta Getxon zehazki, Zubigorri Torneoan parte hartzen.
Larunbatean (ekainak 6), kadete eta infantilak aritu ziren Portugaleten lehiatzen. Kadeteak txapeldunorde izan ziren B mailan. Infantiletako Hernani H taldea hirugarren geratu zen, eta T taldea bosgarren. Bakarka, Araitz Beroz sokarekin hirugarren onena izan zen, eta Carla Fuertes laugarrena uztaiarekin.
Igandean (ekainak 7), infantil zein seniorrak Getxora joan ziren. Senior A taldea txapeldun izateaz gain, Master A kategorian txapeldunorde izan zen June Rueda, eta hirugarren June Clemente, sokarekin biak. Infantil taldeak «akats batzuk egin zituen» eta ez zen podiumera hurbildu. Azkenik, Laia Lazkozek Infantil A mailan «lan bikaina erakutsi zigun».