Igandero bezala, irteera egingo dute Zikuñako Ama taldeko zikloturistek bihar, Itziarrera oraingo honetan. Zinkoeneatik abiatuko dira goizeko 08:00etan, eta 87 kilometroko ibilbidea osatuko dute, Urola Kostako herrira joan-itzulia eginez. 2026ko 20garren irteera osatuko dute biharkoarekin.