Zelabide Rock Fest jaialdia izango da Hernanin, datorren ostiralean

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko uztailaren 11

Dravernue taldeko kideen argazkia.

Parte hartuko dute Hyronika, The Kraven, Basati eta Dravernue taldeek, azken hau bi hernaniarrekin. 

 

Zelabide Rock Fest jaialdia izango da Hernanin datorren asteko ostiralean, uztailaren 17an. Estreinakoz ospatuko dute jaialdia Gabriel Zelaia plazako basket zelaietan, 20:15etan hasita, eta bertaratzen denak doan gozatu ahal izango du kontzertuez eta giroaz.

Lau talde izango dira musika jotzearen eta gorputzak mugiaraztearen arduradunak, eta festa gau partera arte luzatuko dutenak: Hyronika, The Kraven, Basati eta Dravernue. 

Bi hernaniar, Dravernuen

Jaialdia oraindik eta erakargarriagoa egiteko, bi hernaniar ditugu Dravernue taldeko kideen artean: Raúl Gil abeslaria eta Eider Bailador teklatu jolea. Ibilbide luzea du metal melodikoko talde donostiarrak; izan ere, 2019an atera zituen lehen abestiak D.A.G.D.A. proiektuaren baitan, musika eta literatura batzen dituena: 18 abestiko albuma eta 124 orrialdeko liburua. 2025ean 'El fantasma del delirio' obra aurkeztu zuten, lau zatitan banatzen dena.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!