Berriak elkarteak antolatuta, beherapen azoka egingo dute gaur Hernanin. 14 establezimenduk hartuko dute parte, eta produktuak kalera aterako dituzte, dendaren kanpoaldean postua jarrita, denboraldiko beherapenekin. Goizez eta arratsaldez izango da, eta Kaxkoa itxita egongo da trafikoarentzat.