Gidabaimena Euskaraz ekimenak astigartar bat saritu du aurtengoan ere, gidabaimenaren atal teorikoa euskeraz egiteagatik. Eta oraingoan, Enaitz Isasti Zabaletak eskuratu du 400 euroko diru saria.
Aurreko urteetan bezala, zozketa bidez erabaki dute saritua aurten ere, baina azkeneko aldia izango da. Buruntzaldeko udalak aztertzen ari dira zein prozedura erabiliko duten aurrerantzean, herritarrak gidabaimena euskeraz atertzera animatzeko eta saritzeko.
Formula hori edozein dela ere, Astigarragako Udalak herritar guztiak animatu ditu gidabaimena euskeraz egitera.