Hernaniko Udalak diru-laguntza eskainiko die hezkuntza-jarduerako, hau da aisialdiko, begirale edo zuzendari titulua ateratzen duten herritarrei. Hiru baldintza bete behar dira diru-laguntza eskatu ahal izateko: 18 eta 30 urte arteko adina izatea, titulua euskeraz ateratzea eta hernaniarra izatea.
Guztira, 2.000 euro bideratuko ditu Udalak laguntza horietara, herritarrak saritzera alegia. Eskatzaile bakoitzak, gehienez, jasoko du matrikularen %50a (begirale titulua aterako dutenen kasuan) edo %60a (zuzendari titulua atera behar dutenen kasuan). Bestalde, gehienez, 200 euro jaso ahal izango du eskatzaile bakoitzak.
Eskatzeko epea zabalik, urte osoan zehar
Dagoeneko zabaldu dute eskaerak egiteko epea, eta urte osoan mantenduko da irekita. Eskaerak egiteko bi modu ahalbidetu ditu Udalak. Alde batetik, online egin daitezke, www.hernani.eus webgunearen bitartez. Eta bestetik, diru laguntza aurrez aurre eskatzeko aukera ere badago, udaletxeko Herritarren Harrera Zerbitzuan behar den dokumentazioa aurkeztuz.