Ostegun honetan izango da Hernaniko Beherapen Azoka, Berriak elkarteak antolatuta. Beste urte batez, kalera aterako dituzte beraien produktuak, herriko 14 establezimenduk: nork bere dendaren kanpoaldean jarriko du postua, udako beherapenekin.
Zehazki, honakoak dira aurtengoan parte hartuko dutenak: Mauka, Erratz, Hoki, Amegar etxetresnak, Valen, Bikas Zangitu, Laket, Eukene, Urrats, Federopticos, Marna, Dekolanak, Iñaki Artola eta Apain.
Goizez eta arratsaldez izango dira postuak establezimenduen kanpoaldean, eta horrek eragina izango du Kaxkoko trafikoan: itxita egongo da, egun osoan zehar.
Postuetara hurbildu eta denboraldiko merkealdia aprobetxatzeko deia luzatu diete Berriak elkartetik, herritar guztiei.