47garrenez antolatu zuen Urumea ikastolak marrazki eta pintura lehiaketa, San Joan jaietan. Eta oso partehartze haundia izan du aurtengoak ere: 86 haurrek hartu dute parte, lan bana aurkeztuta. Horietatik, zortzi saritu zituzten, adinaren arabera banatuta: 3-5 urtekoetan, Ane Martinek jaso zuen aurreneko saria, eta Naroa Rodriguezek bigarrena; 6-8 urtekoetan, Uxue Criadok lehenengoa eta Lur Olasagastik bigarrena; 9-11 urtekoetan, Iare Igartzak lehenengoa eta Haitz Olanok bigarrena; eta 12-14 urtekoetan, azkenik, Idoia Dorronsorok eskuratu zuen aurreneko saria, eta June Urigoitiak bigarrena.