Gaur izango da uztaileko odol ematea, Hernaniko anbulatorioan, 17:00etatik 21:00etara. Horretarako, aldez aurretik eskatu beharko da hitzordua, goizean zehar 943 00 78 85 telefonora deituta, edo gotatanta.eus webgunean. Ekainekoaren bidetik jarraitu nahi dute, emaitza onak izan baitziren orduan, 47 estrakziorekin.