Egun hauetan Urumea ibaian ez bainatzeko gomendioa zabaldu du Hernaniko Udalak, prebentzio neurri gisa. Izan ere, jakinarazi du bakterio baten ondorioz infekzio gastrointestinal kasuren bat antzeman dela, baina ez dela larria. Edonola ere, eta une honetan ezin denez bermatu uraren kalitatea, herritarrei gomendatu die bereziki egun hauetan ibaian bainurik ez hartzea.