Hernaniko Udalak eskatu du igerileku irekietako araudia errespetatu dadila, «bertako elkarbizitza bermatzeko». Izan ere, adierazi du «hainbat erabiltzailek jarrera desegokiak» izan dituztela azken egunotan, «langileekiko, beste erabiltzaileekiko eta instalazioekiko». Horrela, nabarmendu du ez duela onartuko «sorosle eta langileen kontrako inongo errespetu faltarik, mehatxurik eta erasorik», eta neurriak hartuko dituela horrelakoen aurrean. Gainera, gogorarazi du ezinbestekoa dela «instalazioak zaindu eta egoki erabiltzea, igerilekuez gozatzen jarraitu nahi badugu».