Charo Roman oroitzeko ekitaldia, erail zutela 15 urte bete direnean

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko uztailaren 2a

2011ko uztailaren 3ko goizaldean erail zuen Charo Roman De la Fuente hernaniarra, bere bikotekide ohiak, alabaren aurrean. 15garren urteurrenaren bezperan, iluntzean elkartu dira dozenaka herritar Azaroak 25 plazan, Charo Roman erail zuten tokian bertan, Roman gogoratzeko, gertatutakoa beste behin gaitzesteko, eta familiari babesa eta erreparazioa eskaintzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!