«Hernanin San Joanetan ikusten duguna sekulakoa da. Beste herri batzuetan, kalera atera eta ez dugu inor izaten atzetik; hemen, berriz, ikaragarrizko jendetza biltzen da txarangaren inguruan. Eta hori oso eskertzekoa da, eguna ziztu batean pasatzen zaigu horrela», adierazi du Incansables txarangak.
56 urte daramazkite herriko kaleak alaitzen, eta beste behin hernaniarrek izan duten erantzuna goraipatu eta eskertu nahi izan dute, aurtengo jaietan bizitu dutenarekin hunkituta.