Karmenetako bazkarirako txartelak, bihartik salgai

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko uztailaren 3a

Plaza Berrin jarriko dute mahaia goizetan, eta Rioja tabernan ere izango dira eskuragarri, 18 euroan.

Uztailaren 16an, Karmen egunez ospatuko dituzte jaiak Kaxkoan. Eta ohi bezala, ez da faltako herri bazkaririk ere. Horretarako txartelak, gainera, bihar bertan jarriko dituzte salgai, 18 euroan. Batetik, Plaza Berrin jarriko dute mahaia goizez, astegunetan eta larunbatetan, 10:00etan hasi eta 13:00ak arte.

Eta bestetik, Rioja tabernan ere egongo dira txartelak salgai. Hilaren 13ra arte izango da erosteko aukera.

Bazkariaren menua zein izango den ere eman dute aditzera: entsalada mixtoa, paella, postrea, kafea eta kopa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!