Oporrak Bakean programaren baitan, sei haur saharar errefuxiatuk pasako dute uda Hernanin, aurtengoan. Asteazkenean iritsi ziren herrira, eta ongietorria emateko, ohi bezala, harrera egingo diete gaur eguerdian, Hernaniko udaletxean, 13:00etan hasita.
Denera 204 haur etorri dira Saharako Errefuxiatuen kanpamenduetatik EAEra, horietatik 92 Gipuzkoako herrietara.