San Joan jaien atarian jokatu zituzten Aralar tabernako Mus Txapelketaren finalak, eta aurtengoan Morete aita-semeak izan dira txapeldun, final ederrean. Edizio borobila zuen txapelketak, 40garrena; eta emozioa izan zuen bukaerara arte. Moretetarrak eta Inhar eta Gorka kontrarioak berdinduta (2-2) iritsi ziren ustel erabakigarrira, baina txapeldunek kartak hobeto jokatzen asmatu zuten momentu klabean, eta haientzat izan zen garaipena.
Hirugarren posturako lehian, berriz, Arnaitzek eta Oierrek lortu zuten garaipena, Anderren eta Jonen kontra.
Beste urte batez, partehartze haundia eta giro ederra izan du Aralarreko mus txapelketak.