Astebeteko programa prestatu du Gipuzkoako DYAk Hernanin, uztailaren 20tik 24ra: 'GazteDYA'. Sandiusterrin eskainiko dituzte saioak, goizeko 09:30etan hasi eta 13:30ak arte. 15 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta helburua da gazteak «boluntariotzara gerturatzea eta gure elkarteak egiten duen jarduna ezagutaraztea».
Horretarako, «modu praktiko eta partehartzailean» ezagutuko dute «boluntariotzaren balioa eta gizarteari egiten dion ekarpena». Saioetan, aurkeztuko dizkiete DYAk erabiltzen dituen baliabide eta bitartekoak, jarduera eremuak, eta boluntarioek dituzten zereginak. Eta era berean, praktika txiki batzuk ere egingo dituzte, lehen sorospenetako, erreskateko eta oztopo arkitektonikoak gainditzeko tekniken inguruan.
Doako izenematea, emailez edo telefonoz
Saioetan parte hartzea doakoa da, baina izena eman behar da aldez aurretik, eta badaude plazak oraindik. Uztailaren 10era arte apuntatu daiteke, aisialdia@DYAgipuzkoa.com helbidera idatzita edota 943 46 46 22 telefonora deituta.