Batzar Nagusien osoko bilkura ibiltaria, bihar Hernaniko udaletxean

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko uztailaren 1a

Urtero egiten dute uztaileko plenoa herri ezberdin batean, Gipuzkoako Batzar Nagusiek; eta Hernanin izango da aurtengoa.

Ohiturari jarraituz, ibiltaria izan­go da Gipuzkoako Batzar Nagusien uztaileko osoko bilkura, eta Hernanin egingo dute aurtengoa. Bihar bertan izango da, goizeko 11:00etan hasita, udaletxean.

Saioa hasteko, Xabier Lertxundi alkateak eta Hernaniko udalbatzak harrera egingo diete Xabier Ezeizabarrena Batzar Nagusietako lehendakariari, ma­haikideei, eta baita Eider Men­doza diputatu nagusiari ere, udale­txeko atarian. Segidan, ohorezko aurreskua dantzatuko diete, eta alkateak aginte makila emango dio Ezeizabarrenari. Ondoren, elkarrekin igoko dira denak areto nagusira, eta Gipuzkoako ereserkia jo ondoren, osoko bilkurari hasiera emango diote. Alkateak eta Batzar Nagusietako lehendakariak hartuko dute hitza, eta gai bakarra landuko dute ondoren: Elgoibar izendatzea datorren urteko osoko bilkura ibiltariaren eszenatoki.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!