Sekulako indarra hartu du Papelera Zikuñaga Txapelketak, eta esku pelotako udako torneoetan erreferente bilakatu da dagoeneko, Hernaniko Txirri Pilota Elkarteak antolatuta. Horren erakusle da, aurtengoan aritzeko 114 bikotek eman zutela izena, eta hasieran ezarritako kupoa zabaldu behar izan dutela antolatzaileek, «ahalegin haundia eginda», bikote gehiagori tokia egin ahal izateko. Azkenean, 80 izango dira parte hartuko duten bikoteak, Euskal Herri osko eta Errioxako 160 esku pelotari, zazpi kategoriatan banatuta.
Nesketan kategoria bakarra izango da, 14-17 urte bitartekoena; eta 10 egun barru ekingo diote, ligaxka formatuan.
Mutiletan, berriz, kadete, jubenil eta nagusiak ariko dira, bakoitzean bi maila bereizita: urrea eta zilarra kadete eta jubeniletan, eta elitea eta urrea nagusietan. Haien kasuan, aurrekanporaketak hasi dituzte dagoeneko, partehartzaile kopurua haunditu dutenez gero: kategoria bakoitzean 12 bikote. Astelehenean ekin zioten, eta ostiralera arte izango dira. Datorren astetik aurrera, berriz, final zortzirenak jokatuko dituzte, maila bakoitzeko zortzi bikote onenen arteko lehiarekin.
Astegunetan jokatuko dituzte partiduak, eta ia arratsaldero izango da jaialdirik Hernaniko kiroldegiko frontoian. Aste honetan, esaterako, egunero izango dira lauzpabost partidu, arratsaldeko 16:30etan hasita.
Mutilen kasuan, kanporaketa bidez erabakiko dira fase guztiak, eta uztailaren 30ean eta 31n jokatuko dituzte finalak. Nesken kasuan, berriz, egun bakarrean izango dira ligaxkako partidu guztiak, semifinaletan zein arituko diren erabakitzeko.
ASTE HONETAKO PARTIDUAK
Kiroldegian, 16:30etan hasita
GAUR, asteartea
Fernandez-Muruamendiaraz/Arsuaga-Peñagarikano (Kadeteak zilarra)
Salaberria-Arcelus/Izagirre-Estensoro (Kadeteak urrea)
Arsuaga-Oreja/Nanclares-Barbarin (Jubenilak urrea)
Abadia-Eraso/Sagastibeltza-Goikoetxea (Nagusiak urrea)
Urmeneta-Erle/Landa-Oskoz (Nagusiak elitea)
BIHAR, asteazkena
Garcia-Izagirre/Gonzalez-Cipitria (Kadeteak zilarra)
Zufiria-Caballero/Leiza-Rekalde (Kadeteak urrea)
Arregi-Arruiz/Perez-Elola (Jubenilak urrea)
Ojuel-Azanza/Goñi-Lasa (Nagusiak urrea)
Astiz-Garaño/Olaetxea-Santesteban (Nagusiak elitea)
ETZI, osteguna
Maiz-Atorrasagasti/Garmindo- Saracibar (Kadeteak zilarra)
Landa-Gabarain/Balda-Sotil (Kadeteak urrea)
Antimasberes-Mendizabal/Landa-Munduate (Jubenilak urrea)
Gorosti-Gorostidi/Altuna-Castro (Nagusiak urrea)
Armaolea-Goiburu/Ituarte-Arroita (Nagusiak elitea)
UZTAILAK 3, ostirala
Contreras-Gonzalez/Rodriguez-Beitia (Jubenilak zilarra)
Ruiz-Muguia/Martinez-Zubillaga (Jubenilak zilarra)
Arandia-Carrera/Laso-Otamendi (Jubenilak zilarra)
Arrizabalaga-Goikoetxea/Alberdi-Ortiz (Jubenilak zilarra)