Herriartekoaren txapeldunei harrera berezia, Atanotik bueltan

Kronika - Erredakzioa 2026ko ekainaren 29a

Finala bukatu eta ordubete pasatxora iritsi ziren Hernaniko esku pelotariak herrira, txapelak jantzita. Zinkoenean egin zieten harrera hernaniarrek eta Beti Egarriak txarangak, eta kalejiran abiatu ziren Plazara bidean, garaipena ospatuz. Udaletxean harrera egin zien Xabier Lertxundi alkateak, eta baita oroigarria eman ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!