San Joan jaien bukaera, beti bezain berezia

Kronika - Erredakzioa 2026ko ekainaren 28a

Atzo gauean bukatu ziren Hernaniko jaiak, jendetza Plazan elkartuta, erritualari hutsik egin gabe. Lekittoko Deabruen su ikuskizunaren ondoren, bandera jaitsi, den-denek elkarrekin 'San Joan zortzikoa' abestu, eta Incansables txarangarekin kalejiran abiatu ziren Kaxkoan gora eta behera. Bideo honekin bildu dugu azkeneko ordu pare berezi horrek eman zuena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!