Ohitura bilakatu da Hernaniko jubilatuentzat astelehenero ateratzea pentsioa igotzea eskatzeko. Ekainean amaitu dute ikasturtea, eta irailaren 14an berriro ekingo diote manifestatzeari. Ohi bezala, Plazan elkartuko dira, eguerdiko 12:00etan, eta argi dute hori egiteari ez diotela uko egingo, «gutxieneko pentsioa gutxieneko soldatarekin parekatu arte». Horrez gain, beti bezala, haiekin bat egiteko eta astelehenero Plazara bertaratzeko gonbitea luzatua dute heritar guztiek.