Elizatxo auzoan, bertako mugikortasuna eta irisgarritasuna hobetzeko lanak hasiko dira astelehenean, ekainaren 29an alegia. Obrak bi aste iraungo du, eta bitartean, eremuko trafikoa semaforo bidez erregulatuko da.
Hernaniko Udalak dioenez, «lan garrantzitsuenak mugikortasunaren arloan egingo dira»: margoketa lanak egingo dira «baterako existentzia guneak sortzeko» eta Elizatxo ikastolaren parean, auzora doan errepidean espaloia jarriko da, baita eusteko horma bat era. Azken finean, oinezkoen, txirrindularien eta gidarien arteko koexistentzia segurua bermatzea da helburua.
Elementu berriak ere jarriko dira auzoan, hala nola bankuak, zelaixkak, eta abar. Horrela, ekainak 29ko eta uztailak 6ko asteetan, lanek hainbat aldaketa eragingo dituzte trafikoaren antolaketan. Elizatxoko kaleak bi noranzko izaten jarraituko du, baina lanean ari diren ordutegian, semaforo baten bidez antolatuko da trafikoa.
Bestalde, obrak beste lau bat aste irautea espero da; sei aste guztira. Hernaniko Udalak 183.798,83 euroko inbertsioa egingo du lan hauetan.