Kritiko azaldu da Hernaniko EAJ, Erraldoi eta Buruhaundien kalejiran herriko haurrek hartu duten joera batekin: «Ertzaintzaren kontrako kantuak entzun ditugu berriro, eta onartezina iruditzen zaigu. Haurrak dira, bai, baina guretzat horrek erakusten du Hernanin ez dagoela benetako errespetuzko elkarbizitzarik, EH Bilduren gobernu taldeak dioen moduan. Nolako elkarbizitza izango dugu etorkizunean, XXI. mende betean haurrek horrelako mezu ofentsiboak kantatzen badituzte?», adierazi dute jeltzaleek.