Hutsik egin gabe, boxeo belada izango da aurtengo San Joanetan ere, eta jaien azkenerako programatu du Sorabox elkarteak. Gaur arratsaldeko 18:30etan hasiko da, kiroldegian, zazpi borrokarekin: gizonezkoetan bost borroka, eta emakumezkoetan bi.
Beladarako sarrerak aldez aurretik erosi daitezke Ekos, Aieko, Tripontzi eta Atxur tabernetan, 15 euroan; edota saioa hasi aurretik kiroldegiko takillan bertan, 20 euroan. Saioa hasi baino ordubete lehenago irekiko dituzte aretoko ateak.
Gainera, beladaren aurretik borroken giroan murgildu nahi duenak, boxeolarien pisaketara gerturatzeko ere izango du aukera. Oski tabernan egingo dute pisaketa, kiroldegiaren aurrean, arratsaldeko 16:30etan.