Jubenilek igoera historikoa lortu dute, futbolean

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko ekainaren 26a

Hernaniko gizonezkoen futboleko jubenilen taldeko argazkia.

Igoera lortu dute Hernaniko jubenil taldeko futbolariek, lehenengo mailatik gorengoen mailara. Denboraldi bikain bat borobiltzea lortu dute: lehen bueltan multzoko lehenengoak geratu ondoren igoera fasean sartzea lortu zuten. Bertan 6garren postua lortu zuten, baina  igoera lortzeko, Real Unionek Euskal Ligara igotzea lortu behar zuen, eta hala izan zen. Horrela, datorren denboraldia izango da lehena, CD Hernanik gorengo jubenilean talde bat izango duena. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!