Ekhi Zuriarrainek punteria onena, Txantxangorrin

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko ekainaren 25a

Ekhi Zuriarrain, txapelarekin.

 

 

Asteartean jokatu zen, San Joan jaien aurreneko egunean, Miguel Olloren Oroimenezko Tiro Karabina Txapelketa. Eta aurtengoan, Ekhi Zuriarrain izan da punteria onena erakutsi duena: 100 puntutik 75 pilatu zituen. Bera izan zen, horrela, 13 eta 14 urtekoen artean txapelduna, Aner Serranoren eta Xuban Mirandaren aurretik.

8 eta 12 urtekoen artean, berriz, Ion Alonso izan zen onena, Aimar Arrizabalaga bigarren eta Eider Ayesa hirugarren.

57garren edizioa zuen Txantxangorri elkarteak antolatutako txapelketak, eta aurtengoan 28 tiralarik hartu dute parte.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!