'Atzietako mendigoizalea'ri omenaldia gaur, Incansablesek

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko ekainaren 25a

Iñaxio Sanzi eskainitako pieza sortu zuen 'Canario'k, eta haren omenez joko dute gaur 19:00etan, Atzietan.

 

Bederatzi urte dira 'Atzietako mendigoizalea' pieza sortu zuela Joaquin Ortega Villar 'Canario' hernaniarrak, Incansables txarangako kideak. Iñaxio Sanzi eskainitakoa da pieza, eta 2017ko ekainaren 24an abestiaren pentagrama sinatuta oparitu zion 'Canario'k berak.

Pieza urtero jo izan du Incansables txarangak San Joanetan, Koadrilen Egunean bereziki; eta aurtengoan, Iñaxio Sanz hil zela zazpi hilabete eta erdi joan direnean, omenaldi berezia egingo diote: gaur bertan, arratsaldeko 19:00etan Plazatik Atzietako arkura joango dira, eta bertan joko dute 'Atzietako mendigoizalea'.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!