PSE-EEk salatu du presoen aldeko manifestazioa egitarauan sartzea

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko ekainaren 24a

Talde sozialistak dio jaiak ez direla «inklusiboak», eta «herritarren zati batek» ez dituela «bere sentitzen».

 

«Haserre» agertu da Hernaniko PSE-EE, «presoen aldeko manifestazioa ekainaren 24ko San Joan jaietako egitarauan sartuta dagoelako». Udal talde sozialistak deitoratu du «bazterketarik gabe» sartu izana, «herritar guztientzat izan beharko lukeen egitarauan». Horregatik dio jaiak ez direla «inklusiboak», eta hernaniarren zati haundi bat «kanpoan» uzten dutela. «Pena da gure jaietan denok parte hartzeko saiakerarik ez egitea. Pertsona askorentzat sentikorra da gaia, eta errespetu haundiagoz zaindu beharko litzateke gobernu taldeak jaien programa ofizialean jasota eskaintzen duen aterki moduko hori».

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!