Irteera aurreratuko du haurren danborradak, eta ibilbidea egokitu

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko ekainaren 24a

Etxeberriko gaztetxoak, joan den urteko San Joanetako danborradan.

11:00etan aterako da beroagatik, ordu erdi lehenago. Arrazoi beragatik lekualdatu dituzte dantza solteko txapelketa eta haur antzerkia.

 

Beroaren iragarpenagatik, haurren danborradaren irteera aurreratzea erabaki dute Santa Barbara eta Etxeberri elkarteek. 11:00etan abiatuko dira, 11:30etan beharrean; eta ibilbidea egokituko dute unean-unean, tenperaturaren arabera.

Tenperatura altuen eraginez lekualdatu dituzte, era berean, gaur arratsaldeko 17:00etako bi jarduera: 'Sardina freskue berriro Euskaldun herrian' haur antzerkia Sandiusterrin izango da, Urbieta kalean beharrean; eta dantza solteko txapelketa Biterira mugituko dute, Plazako berotik ihesi.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!