Gaur jokatuko da Txantxangorrik antolatutako haurrentzako tiro txapelketa, karabinarekin, Miguel Ollo omentzeko. 57garren edizioa da, eta klubeko zelaian egingo dute, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. 2010ean edo lehenago jaiotakoek hartu dezakete parte.