Kirola eta giro osasuntsua izan dira protagonista gaur goizean Sagastialden, Palankarien probaren 53garren edizioa jokatu baita. Ondoren, ondo merezitako luntxa prestatu die parte hartzaileei Etxeberri elkarteak, sekulako esfortzua egin baitute eguzkipean.
Emakumeen artean indartsuena izan zen Amaia Dublang, 22,15 metroko markarekin. Gizonezkoetan, berriz, Mikel Arbonak lortu zuen emaitzarik onena, palanka 33,30 metrora jaurti ondoren.