Iruditan

Javi Menta eta Maria Cobo azkarrenak, Azeri Bila lasterketan

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko ekainaren 20a

Gaur jokatu da Azeri Bila lasterketaren 24garren edizioa, eta Javi Menta andoaindarra eta Maria Cobo oriotarra izan dira irabazle. Gizonezkoetan Gaizka Izagirre hernaniarrak eta Enaitz Aginagalde donostiarrak osatu dute podiuma, eta emakumezkoetan Ane Arruti eta Aitziber Martin urnietarrek. Denera 292 korrikalarik osatu dute 10 kilometroko ibilbidea, beroari aurre eginez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!