San Joan jaiak tarteko, Kaxkoan aldaketak izango dira hondakin bilketan eta zamalanetan, ohi bezala. Hondakin bilketari dagokionez, Kaxko osoko bizilagunek eta saltokiek eguerdiko 12:30etatik 14:00etara atera beharko dituzte hondakinak kalera: ekainaren 23an papera eta kartoia, 24an organikoa, 25ean ontzi arinak, eta 26an organikoa. 27an ez dute ezer bilduko.
Zamalanen kasuan, berriz, Kaxkoa itxita egongo da egun osoan zehar, jaiek irauten duten bitartean, 23tik 27ra.