Atzotik dago itxita Hernaniko kiroldegiko igerilekua, konponketa lanak egiteko, eta ez da erabilgarri izango uztailaren 5era arte. Era berean, urtero bezala, kiroldegian mantenu lanak egiteko baliatuko dituzte San Joanak, eta hortaz, kiroldegia bera egongo da itxita ekainaren 23tik 27ra.