Ane, Maialen eta Iñaki,
Sorbeltzen migrazioaren hegaletan, habi berriak bilatzen erakutsi diezue gure txikiei. Naturak berak irakatsi die bizitza mugimendua dela, barne senak eta ingurunearekiko loturak gidatuta, sorbeltzek milaka kilometro egiten dituztela urtero, bizirauteko eta aurrera egiteko bide berriak aurkituz.
Sorbeltzek beren hegaldian bezala, haize berriei aurre egin eta maitasunez habia berriak eraikitzeko adorea eta sormena behar dira. Sorterria ez baita mapa batean hasten eta amaitzen; elkar zaintzan, begiradan eta norbaiten ondoan sentitzen den berotasunean baizik.
Aniztasuna ez da urruntzen gaituen zerbait, elkarrekin hegan egiten laguntzen digun indarra da. Mila esker etxea pertsonak direla erakusteagatik, jatorria bihotzean eramaten dela eta mundua ederragoa dela kulturartekotasunean habia egiten dugunean.
Sorbeltzen hegaldia bezain aske, zuen arrastoa Urumean geratuko da.