Udalaren gomendioak, sokamuturrerako

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko ekainaren 20a

San Joanetako ekainaren 25 eta 26an, sokamuturra izango da, goizeko 07:30etatik 09:00etara. Plaza, Andre kale, Felipe Sagarna Zapa eta Kale Nagusitik igaroko da, hurrenez hurren. Kalteak saihesteko, Udalak bizilagun eta establezimenduei eskatu die atariak barrutik giltzatzea eta kalera ez ateratzea ekitaldiak irauten duen bitartean. Jakinarazi dute, baita ere, 16 urtez azpikoek ezin dutela parte hartu. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!