Asteburu potoloa izango da San Joan jaien aurrekoa, ohi bezala, Hernanin. Eta Azeri Bila lasterketaz eta Udako Solstizioaz gainera, beste hainbat hitzordu izango dira asteburua borobiltzeko. Gaur bertan izango dira Aurorak, Ereñotzuko Ozenki eta Goizuetako Umore Ona abesbatzen eskutik, 08:00etatik aurrera kaleak alaitzeko. Arratsaldean, berriz, gimnasia erritmikoko ikasturte bukaerako erakustaldea eskainiko dute kiroldegian, 17:00etan hasita. Eta bihar goizean, Palankarien Probaren 53garren edizioa jokatuko da Sagastialdeko atletismo pistan. Gainera, gaur eta bihar jokatuko dira plater tiraketako Hernani Sariak, Hondarribian.