ETE Ligako lehiari ekingo dio Hernaniko 'Maialen' traineruak, larunbatean Astilleron eta igandean Pasai San Pedron (Hernaniko Bandera). Baina uretaratu aurretik, ohitura duten bezala, jendaurrean aurkeztu dituzte trainerua eta arraunlariak, baita bateletan eta trainerilletan aritu diren kafete eta jubenilak ere.