Euskal preso eta iheslarien aldeko Etxera Eguna antolatu du Hernaniko Sarek aurten ere, bihar izango dena. 13:30etan emango zaio hasiera ospakizun egunari, Elkartasun Argazkiarekin. Hasiera batean Plazan ateratzekoa zen argazkia, baina Biterin izango dela iragarri dute antolakuntzatik.
Horren ostean, herri bazkaria egingo dute Atsegindegin. Horretan parte hartzeko txartelak eskuratu behar ziren aldez aurretik. Eta jarraian kantu-saioarekin girotuko dute bazkalostea. Azkenik, arratsaldeko 18:00etan Elektrotxufla elektrotxarangak jarriko du anbientea Hernaniko kaleetan.