Igande honetan jokatuko da, Garin tabernaren aurrean, San Joanetako Mus Txapelketaren bigarren edizioa. Arratsaldeko 16:00etan hasiko da, eta eguraldi txarra eginez gero, Atsegindegira lekualdatuko dute. Plazak mugatuak dira, eta izenematea zabalik dago, bikoteko 40 euroan, 688 646 389 telefonoan. Sari potoloak izango dira lau bikote onenentzat (irabazleek 750 euro), eta 150 euroko sari berezia emango dute aurreneko bikote mixtoarentzat edo emakumez osatutakoarentzat, haien partehartzea sustatzeko.