Aurrematrikula epea, Udal Euskaltegian

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko ekainaren 18a

Zabalik dago euskaltegiko aurrematrikulazioa, ekainaren 30era arte. Izena orain emanez gero, %5eko beherapena izango da. Apuntatzeko, bi aukera: online, labur.eus/aurrematrikula2627 atarian; edo aurrez aurre euskaltegian, astelehen, asteazken eta ostiraletan 09:00-15:00 bitartean, eta astearte eta ostegunetan 12:30-18:30 bitartean.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!