25eko pelota jaialdirako, sarrerak gaur

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko ekainaren 18a

Iker Salaberria pelotari goizuetarra.

Esku pelota jaialdi profesionala izango da San Joanetan, ekainaren 25ean, Hernaniko kiroldegian. Eta horretarako sarrerak gaur jarriko dituzte salgai, 18:00etatik 20:00etara, kiroldegian bertan.

Mereziko du entrada erosteak, punta-puntako pelotarien parte hartzea izango baitu jaialdiak. San Fermin txapelketako 4 1/2ko final zortzirenak jokatuko ditu Etxeberriak, Elordi eta Iker Salaberria goizuetarrak hilaren 21ean Zaldibarren jokatuko duten partiduaren irabazlearen aurka. Baina aurretik, Altuna III-Martija eta Murua-Zabaleta ariko dira norgehiagokan, bikoteka. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!