Palestinaren aldeko kuir zinema, gaur KPFn

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko ekainaren 18a

Arratsaldeko 18:30etan hasita, hainbat film labur eskainiko dituzte, mundu mailako zirkuituaren baitan.

Buruntzal­deko Transmaribibo­lloak eta BDZ Euskal Herria elkarteek antolatuta, Palestinaren aldeko kuir zinema saioa izango da gaur Hernanin: arratsaldeko 18:30etan hasita, Kulturarteko Plaza Feministan.

Mundu mailako zirkuitu baten parte da emanaldia, 'Queer cinema for Palestine' ekimenak aurtengo ekainerako martxan jarri duena, 'No pride in genocide' izenarekin. 300 saio inguru eskainiko dituzte, 60 herrialdetan.

Hainbat film labur jarriko dituzte gaurko emanaldian, denak ere bertsio originalean, euskerazko azpitituluekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!