Larunbat honetan hasiko du ETE Liga, Hernaniko 'Maialen' traineruak. Astilleron izango du estreinako saioa larunbatean, eta Pasai San Pedron bigarrena igandean, etxekoa: Hernaniko Bandera, 11:20etan hasita. Baina lehiari ekin aurretik, ohi bezala, jendaurrean aurkeztuko dute trainerua. Bihar arratsalderako jarri dute hitzordua, 19:30etan Zinkoenean, eta bertaratzeko gonbitea luzatu diete herritarrei.